Valentziar herriari laguntzeko material bilketa, Zizurkilen

Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 13:59

Zizurkilgo Udalak bat egin du DANA fenomenoak Valentziako Erkidegoan eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin. EUDEL eta euskal erakundeekin koordinatuta, udalerriak laguntza bidaliko du, bertako biztanleek ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean jaso dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, uretako bota altuak behar dira urgentziaz. Materiala Plazida Otaño liburutegian edo udal bulegoetan bilduko da honako ordutegian:

 - Azaroaren 5ean, asteartea: 16:00etatik 19:30era

 - Azaroaren 6an, asteazkena: 09:30etik 14:00etara

EUDEL arduratuko da jasotako materiala beharra duten herrietara bideratzeaz.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA