Pasa den asteburuan Leonen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketan Danok Danena taldeko hiru pultsularik parte hartu zuten. Horretarako gutxiengo marka lortuta ziren Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byad.
Sergio Gonzalezek 55 kilo kategorian, 128 kilo altxa zituen; 57 kilo abiadan eta 71 bi denboratan, lan horri esker brontzezko hiru domina lortu zituen. Eneko Mesak berriz, laugarren postua lortu zuen, 126 kilo jaso zituen, 56 kilo abiadan eta 70 bi denboratan. 73 kilo kategorian, Reda El Byad gazteak parte hartu zuen, honek ere lan txukuna egin zuen. Abiadan bigarren postua lortu zuen; hirugarrena bi denboratan eta total olinpikoan. Kasu honetan nazionalitaterik ez duenez, ezin izan du dominarik lortu.