Gazte eta helduentzako ikuskizun berria da ITZAL(IKO) BAGINA. Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...
Janire Agirrezabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain antzezleak arduratuko dira trama horri forma emateaz, Iraitz Lizarragaren gidaritzapean.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.