Elbarrenako jaiak 2024

Asteartean egingo da Kros Mistoaren XV. edizioa

Joanes Imaz Akizu 2024ko abu. 29a, 12:02

Zizurkilgo Elbarrena auzoko festak ospatuko dira hurrengo egunetan, abuztuaren 31n hasi eta irailaren 9ra bitarterako hainbat ekintza antolatu dira. Horien artean ikasturtea korrika eginez hasi nahi duenarentzako kros mistoa prestatu dute astearterako.

15. edizioa beteko du aurtengoan Zizurkilgo Kros Mistoak, urtero moduan, 5 kilometro osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Izena eman nahi duenak, arratsaldeko 18.00etatik aurrera izango du horretarako aukera, lasterketa 19.00etan hasiko da. Aurrez, ordu laurden lehenago, haurren krosa izango da, 2011n eta ondoren jaiotakoek izango dute bertan korrika egiteko aukera, kasu honetan izena eman beharrik ez da izango.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA