Gabirondo lehen sailkatua Azkartasuneko Sega Txapelketan

Erredakzioa 2024ko eka. 17a, 11:57

2024ko Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa ospatu da pasa den igandean Zizurkilen.

Sailkapena honela geratu zen:

Lehen postuan Julen Gabirondo geratu zen 5 minutu eta 56 segunduko denborarekin. 10 segundu gehiago behar izan zituen Mikel Lizartzak. Hirugarren postua Jon Otegirentzat izan zen 6 minutu eta 55 segundurekin. Oier Urkola anoetarrak bosgarren egin zuen, honen denbora 7 minutu eta 22 segundukoa izanik. Seigarren Jokin etxeberria geratu zen, ia 8 minutu iraun zituen honen lanak. Azken postua, zortzigarrengoanzehazki Iban Pardok eskuratu zuen 9 minutu eta 56 segunduko denborarekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA