Egiari Zor Fundazioak Zizurkilgo Joxe Arregi Plazan burutu du torturaren aurkako ekitaldi nagusia

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko otsailaren 19a

Jende ugari bildu da igande eguerdian Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Egiari Zor fundazioak torturaren errealitatea azaleratu nahi izan du eta parte-hartze handia izan da herritarren aldetik.

Ekitaldia musika emanaldi xume batekin hasi da, ondoren, Aritz Lopez hizlariak Torturarekin amaitzeko hartu beharreko neurriak oraindik asko direla aipatu du, baita funtsezkoak direla berriro gertatu ez dadin. 

Hitzaldian azpimarratu denez, tortura kasuak ofizialki aitortzeko mekanismoak martxan daude eta emaitzak ematen ari dira, baina prozesu motelegiak direla eta prozesu horiek arintzeko eta eraginkorragoak izateko baliabideak jarri behar direla aipatu dute.

Hitzaldia amaitzean loreak jarri dituzte Joxe Arregi Plazako memorialean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA