Inklusioa ardatz hartuta dator Maiatza Saltsan

Joanes Imaz Akizu 2023ko mai. 3a, 17:06

Aurten ere ekintzaz beteta dator maiatza Zizurkilen. Maiatza Saltsan ekimenaren gai nagusia inklusioa izango da.  Jatorri anitzeko herritarrak, gaitasun fisiko edo psikiko ezberdinak dituztenak, genero, sexu edo maitatzeko era anitzekoak. Hori guztia Maiatza Saltsan ekimeneko egitarauan islatu nahi izan du Zizurkilgo Udalak. 

Jarraian duzue egitaraua: 

  • Maiatzak 4, osteguna: Herri inklusibo bat eraikitzen, GAUTENAren eskutik hitzaldia familiei zuzenduta Plazida Otañoko gela balioanitzean 17:30ean. 
  • Maiatzak 5, ostirala: Loatzoko bandaren aurkezpena Zizurkilen. 19:30ean Joxe Arregi plazan. 
  • Maiatzak 13, larunbata: Maitatzeari popatik, ikuskizun poetiko musikala. Emateko eta hartzeko jaioak. Xabier Chehuet, Aingeru Mayor, eta Ekaitz Goikoetxea. 19:00etan Atxulondo kultur etxean. Sarrera: 3€
  • Maiatzak 13 larunbata: Ezkeltzura irteera, Andatza-Ezkeltzu Bizirik elkartearen eskutik. Hegaztiak eta ondare arkeologikoari buruzko azalpenak. 9:30ean Pedro Mari Otaño plazatik abiatuta.
  • Maiatzak 14 igandea: Herri Urrats.
  • Maiatzak 15 astelehena: San Isidro eguna. 12:30ean Herri kirolak, Intxaur frontoian eta 14:00etan bazkaria Iriarten. 
  • Maiatzak 17 asteazkena: LGTBI+ fobiaren aurkako eguna. Transitos liburuaren aurkezpena. Aingeru Mayorrek egingo du aurkezpena eta ondoren tertuliarako tartea izango da. 18:30ean Plazida Otaño liburutegian.
  • Maiatzak 19 ostirala: Bukalai eta Muxikoen taldearen emanaldiak 18:00etan Joxe Arregi plazan.
  • Maiatzak 20 larunbata: Afrikako eguna. 18:30ean Dantza eta musika afrikarra Joxe Arregi plazan. Bitartean pintxo potea. 19:30ean Kinshasa Symphony pelikula Atxulondo kultur etxean. Doan.
  • Maiatzak 21 igandea: Biatloia herrigunean.
  • Maiatzak 24 asteazkena: Ipuin Solidarioak. Otañoko 5. mailako ikasleak ipuin kontalari. 
  • Maiatzak 26 ostirala: Atxulondo eta Egarri tabernetan kontzertuak. 19:30ean Atxulondon Balck Smoke eta 0:00etan Egarrin Dukkah.
  • Maiatzak 27 larunbata: El Salvadorrekin senidetze eguna. 12:30ean El Salvadorreko ordezkariei harrera Joxe Arregi plazan. 14:00etan bazkari herrikoia eta ondoren musika emanaldia.
  • Maiatzak 29 astelehena: Ikastetxeetan piktogramen inguruan egin den lanketaren aurkezpena eta udal erakinetan piktogramak jartzea.
  • Maiatzak 31 asteazkena: Guretzako: Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea. 10:00etan Atxulondo kultur etxean. 
  • Maiatzaren 29tik ekainaren 10era: Motxila ibiltarien misio berriaren erakusketa Plazida Otaño liburutegian.
  • Maiatzaren 15etik 27ra: Jolas birziklatuak

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean