Larunbat arratsaldean jokatuko da Zizurkilgo Duatloiaren bigarren edizioa

Joanes Imaz Akizu 2023ko api. 18a, 16:56

Aurten  sprint modalitateko Euskadiko txapelak proba honetan banatuko dira. Duatloiak bi berrikuntza izango ditu: Batetik, kirolari federatuekin batera kirolari herrikoiek ere proban parte hartzeko aukera izango dute. Bestetik, boxeak  Joxe Arregi plazan kokatu beharrean, Danena futbol zelaian jarriko dute.

Gizonezkoen proba arratsaldeko 4:15ean hasiko da, bost minutu ondoren emakumezkoena. Ibilbideari dagokionean, lasterketaren irteera  Joxe Arregi plazan kokatuko da, korrikako sektoreak Fraisororako bidean eta Ubare auzoan zehar egingo dira. Bizikletakoakoan Aduna eta Zizurkil goia pasa beharko dituzte parte hartzaileek.

Erlazionatuak

Zizurkilgo II. Duatloia

28 Kanala 2023 mar 06 Zizurkil

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean