Maite Amenabar alkategaiak gidatutako taldean esperientzia eta gaztetasuna uztartu direla adierazi du
Zerrendan hainbat lan eta ekimenetan ibilitako zizurkildarrak daude, adin eta ibilbide ezberdinetakoak, "herri hobe baten aldeko proiektuan" bere alea jartzeko prest daudenak. Zerbitzari, administrari, fabrikako langile, ingeniari, irakasle, jubilatu zein gazte mugimenduetako hainbat kidek bat egin dute EH Bilduren proiektuan. Honakoa da hamaikakoa:
1-Maite Amenabar
2-Edurne Mendizabal
3-Joxe Mari Luengo
4-Arkaitz Zaldua
5-Xabier Pellejero
6-Xabat Oiartzabal
7-Leire Muñagorri
8-Garazi Azkue
9-Eva Usandizaga
10-Ixaxkun Sarasola
11-Iker Urruzola
Datozen lau urteetarako herri programa lantzeko egin diren batzarren ostean, hauteskunde kanpaina hasi bitartean berau osatzeko hartu-emanak izango dituzte hautagaitzako kideek. "Zintzotasunez eta zorroztasunez" lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du Zizurkilgo EH Bilduk.