Asanblada Feministak hainbat elkarretaratze Bilboko erailketa matxistaren harira

Bilbon emakume bat bikotekide ohiak hil duela salatuko dute gaur, bihar eta astelehenean eskualdeko hainbat herritan. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen seigarren emakumea da. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gurutzetako ospitalean hil da, atzo gizon batek bikotekide ohiari arma zuriz eraso egin zion 34 urteko emakumea. 

Tolosako Udalaren gaitzespena

Tolosako Udalak elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta gertukoei, eta erabat gaitzetsi du erailketa. Erakundeen eta euskal gizarte osoaren gairekiko erantzukizuna nabarmendu du, eta esan du udalak sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar duela. Tolosako Asanblada Feministak biharko deitu duen elkarretaratzearekin bat egingo du.

Ostirala, azaroak 27

  • Irura: 17:45ean plazan (Mugimendu Feminista).
  • Berastegi: 18:15ean plazan (Mugimendu Feminista).
  • Asteasu: 19:00etan plazan (Mugimendu Feminista).

Larunbata, azaroak 28

  • Tolosa: 12:00etan Trianguloa plazan (Mugimendu Feminista).

Astelehena, azaroak 30

  • Anoeta: 18:30ean plazan (Mugimendu Feminista).
  • Villabona: 18:30ean Berdura plazan (Mugimendu Feminista).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA