N-1ean, Tolosa eta Irura artean, eskuineko erreia itxiko dute igandean

Landareria garbitzeko egin beharreko lanak behar bezala gauzatzeko itxiko da eskuineko erreia 02:00etatik 16:00etara bitartean.

N-I errepideko zenbait euste-hormatan eta tuneletako ahoetan sastrakak garbitzeko eta landaredia kentzeko lanak direla eta, beharrezkoa da errei batzuetan zirkulazioa moztea azaroaren 22an, igandean, 02:00etatik 16:00etara. Donostiako noranzkoan Tolosa eta Irura artean moztuko da eskuineko erreia, 435 eta 438,200 kilometro puntuen artean, bi zatitan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA