Tolosaldea Saretzen 2018-2025 Plan Estrategikoan jasotzen den modura, eskualdean Ekonomia Zirkularraren eredua sustatzea da zutabeetako bat eta, zentzu horretan, elikagai xahuketa murriztea da helburu nagusienetako bat. Horretarako, Tolosaldeko Lehen Hezkuntzako 13 ikastetxetako jangeletan hondakin organikoaren kudeaketaren eta kudeaketa arautzen duen legediaren analisia egin da, bertan xahutzen den elikagai kopuruaren estimazioa baloratu eta murrizteko protokolo eta ekintza-plana proposatzeko.