Gaur, azaroaren 11n, greba orokorra egingo da Hego Euskal Herri osoan, etxebizitza duina izateko eskubidea eta soldata duinak aldarrikatzeko. Deialdia ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuek, baita etxebizitza sindikatuek ere, egin dute.
Tolosaldean, zehazki, jarduera ugari egingo dituzte Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, ELAk eta LABek deituta: Tolosan, 8:00tan kalejira egingo dute Trianguloa plazatik abiatuta. Ondoren, Samaniegoko aparkalekuan gosaldu eta kotxeetan bilduko dira Donostiako manifestaziora joateko.
Arratsaldean, 17:30ean, eskualdeko hainbat herritako plazetan mobilizazioak egingo dituzte; hala nola, Villabona-Zizurkilen, Ibarran, Anoetan, Alegian eta Lizartzan.
Azkenik, eskualdeko manifestazio orokorra Tolosan egingo da 18:30ean, Trianguloa plazatik abiatuta.
Honako hauek dira gaurko greba orokorrarekin bat egin duten Tolosaldeko eragileak: Etxebizitza Sindikatu Sozialista, GKS, Ernai, Kontseilu Sozialista, Sortu, Itaia, Ikama, Gazte feministak, Ibarra, Tolosa eta Anoetako Gazte Asanbladak, Onddo Gazte Asanblada, Abargi Gazte Asanblada, TOPA, Tolosaldeko pentsiodunak, eta Boolo senegaldarrak.