Zizurkilgo Ugare auzoa Villabonarekin lotzen duen pasabidea herritar askok erabiltzen dute herri batetik bestera pasatzeko. Eguneroko joan-etorrien eta erabileraren ondorioz, zubia berritzeko lanak egitea beharrezkoa zela ikusi zuten bi udalek. Aste honetan hasiko dira berritze lan horiek, azaroaren 12an, ostegun goizean. Ondorioz, zubia ezingo da erabili.