Gipuzkoako Pilota Federazioaren emankizunak

Pilota finalen emankizunak 28kanala.eus-en

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren ekimenez, gaur arratsaldean eta bihar jokatuko diren hiru jaialdi zuzenean ikusteko aukera izango da webgunean.

28 Kanalak aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, zuzenean eskainiko ditu Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ezberdinen finalak.

Webgunean ikusgai izango diren lehen hiru emankizunak gaur eta bihar artean jokatuko dira. Ostiralean, 19:00etatik aurrera, kadeteen eta jubenilen lehen mailako finalak izango dira ikusgai. Larunbatean, berriz, 10:30etik aurrera, nagusien lehen mailako eta Ohorezko Mailako finalak eskainiko dira. Arratsaldean, Iruran jokatuko diren Trinketeko Eskuz binakako bi mailetako finalen emankizuna egingo da. Jaialdi hori 16:30ean hasiko da. 

Datorren astean emankizun hauek telebistan ere ikusgai izango dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA