Danok Danenak bederatzi domina lortu ditu 15 Urtez Azpiko Espainiako Txapelketan

Urrezko sei domina eta brontzezko hiru lortu dituzte klubeko ordezkariek. Ander Rodriguezek eta Eneko Mesak Espainiako Txapeldun izatea erdietsi dute.

Danok Danena Halterofilia Klubak  emaitza bikainak lortu ditu asteburuan Oviedon jokatu den 15 Urtez Azpiko Espainiako Txapelketan. Sei urrezko domina eta brontzezko hiru ekarri dituzte Asturiastik.

Eneko Mesak eta Ander Rodriguezek, Espainiako Txapeldun izatea lortu dute hiru modalitatetan; abiadan, kargatze eta altxatzean eta biatloi olinpikoan. Mesak, 70 kiloko kategorian lortu du urrezko domina eta Rodriguezek, 75 kiloan.

Christian Agbonsek bere aldetik, abiada modalitatean brontzezko domina kolkoratu du. Jokin Ortiz de Muruak berriz, brontzezko  bi ekarri ditu, biatloi olinpikoan  eta kargatze eta altxatze modalitateetan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA