Beste urte batez, gripearen aurkako kanpaina abiarazi dute Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailak. Urriaren 19an hasi zuten, eta 18.500 pertsona ingururi jarri diete txertoa kanpainaren lehenengo lau egunen bitartean. Tolosaldean, orain arte 9.500 txerto inguru jarri dituzte, horietatik 3.000 inguru Tolosan.
Tolosako Osasun Zentroko beheko solairuan dago txertogunea. Beraz, txertoa jarri nahi dutenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute 15:00etatik 20:00etara; eta ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea.