Angelun jazotakoarekin, guztira bost dira aurten indarkeria matxistak erail dituen emakumeak. Hori salatzeko, Tolosaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratze ugari egingo ditu, gaur, eskualdeko hainbat herritan: Berastegin 18:00tan plazan, Villabona-Zizurkilen 18:30ean oinezkoen zubian, Anoetan 19:00tan plazan, eta Tolosan 19:00tan Trianguloan.