Datorren astean trafiko mozketak egingo dituzte N-1 errepidean

Erredakzioa

N-I errepidean sistema berriak instalatzeko lanak direla eta, trafiko mozketak egingo dituzte. Afekzioak urriaren 19tik 21era bitarteko gauetan izango dira, 22:00etatik 06:00etara, Alegian, Ikaztegietan eta Tolosan.

  • Ikaztegietan, urriaren 19ko 22:00etatik urriaren 20ko 06:00etara, Donostiako norabidean, N-I-428-1-S adarra itxita egongo da. Ondorioz, ibilgailuek N-I-431-1-S errepidetik sartu beharko dute.
  • Tolosan, urriaren 20ko 22:00etatik urriaren 21eko 06:00etara, Etzegarateko norabidean, N-I-433-2-Stik doan adarra itxita egongo da. Tolosara joan nahi duten ibilgailuak N-I-431-2-S errepidetik sartu beharko dira.
  • Alegian, urriaren 20ko 22:00etatik urriaren 21ko 06:00etara, adar hauek itxiko dira: 
    Donostiako norabidean (N-I-431-1-S): Auzo Txikia auzorako sarbidea itxiko da, eta ondorioz N-I-433-1-S adarra erabili beharko da.
    Etzegarateko norabidean (N-I-431-2-E): Errepidetik Etzegaraterako norabidean doan adarra moztuko da; N-I errepidera joan nahi duten ibilgailuek N-I-428-2-E errepidetik sartu beharko dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA