Ostiral honetan, irailak 11, irekiko da 2026-2027 ikasturteko Jabetza Eskolan izena emateko epea, eta irailaren 25era arte egongo da zabalik, bi egunak barne. Ikasturte berrirako askotariko eskaintza prestatu da, ikastaro nahiz hitzaldi formatuan garatuko diren 23 jarduerarekin. Horietatik 9 urte osoan zehar luzatuko dira, eta gainerako 14ak udazken-neguko zikloan eskainiko dira.
Askotariko ikastaro eta hitzaldiak
Eskaintza zabala da oso, eta hainbat alor lantzeko aukera emango du: sormena, osasuna, literatura, gorputz-adierazpena eta gogoeta feministak, besteak beste.
- Urte osko ikastaroak:
-
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldean
-
Grupo de literatura de mujeres del mundo
-
Batukada feminista
-
TxaranGORA!
-
Xilografia tailerra
-
Ahalduntze-margolanak / Pinturas para el empoderamiento
-
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik
-
Yoga zure osasunerako
-
Zaintza arloan euskarazko komunikazio-gaitasunak lantzeko ikastaroa
-
- Udazken-neguko ikastaro eta hitzaldi berriak:
-
Egin Klik Ahalduntzeari (3 tailer ezberdin)
-
Presentación del libro: Las hermafroditas del siglo XXI
-
Osasun hormonala eta sendabelarrak, ziklikoak gara
-
Menopausia, ziklikoak gara
-
Gorputz-hitzak: mugimendu eta idazketa kreatiborako tailerra / Escribir desde el cuerpo
-
Zer dio ispiluak? Janaria, sare sozialak eta gure gorputza (neska gazteentzat)
-
La gran mentira corporal
-
Belaunaldi berriak matxistagoak al dira?
-
Memoria ilekordatzen / Trenzando memoria
-
Andragora Dantzan!
-
Islamofobiari buruzko elkarrizketak
-
¡Azúcar! Salsa decolonial
-
Raíces en movimiento
-
Curso de iniciación a la costura
-
Izen-ematea eta ordainketa zerbitzuak
Izena emateko izenematea.tolosa.eus webguneko inprimakia bete beharko da. Online izen-ematea egiterakoan zailtasunik izanez gero, izena emateko laguntza eta informazioa eska daitezke Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean bertan zein telefonoz (943 00 89 67), baita Tolosako Udaleko Berdintasun Sailean ere (688 86 90 23 - berdintasuna@tolosa.eus).
Behin izen-emate epea amaituta, ordainketa irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean egin beharko da. Epe horretan ordainketarik egiten ez bada, izen-emateak baja izatea ekarriko du eta lekua itxaron-zerrendako lehenari bideratuko zaio. Matrikula Andragoran ordainduko da kreditu-txartelaren bidez.
Azkenik, Udaletik gogorarazi dute urte osoko ikastaroetan plaza librerik geratuko balitz, izen-ematea berriro irekiko dela udaberriko Jabetze Eskolaren txandan.