Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan izena emateko epea ireki dute

Erredakzioa

Berrobin, 2024an jokatutako finala.

Orain arte 1.500 biztanle baino gutxiagoko herriek parte hartzen zuten areto futboleko lehiaketa honetan. Aurtengoan, gehienez 2.500 herritar dituzten udalerriek izango dute txapelketan izena emateko aukera. 

Gipuzkoako Areto Futbol Elkartea 2026-2027 denboraldiko Gipuzkoako Herri Txikietako Liga prestatzen hasi da. Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ireki dute dagoeneko, hilaren 23ra bitartean izango da apuntatzeko aukera.

Lehiaketan  gehienez 2.500 biztanle dituzten herriek parte hartu dezake. Orain artean, 1.500 biztanle bitarteko herrien arteko lehia izaten zen. Partaidetza handitu asmoz aldatu dute araua. Interesa duenak, GAEL elkarteko kideengana jo behar du, horretarako 696 277 697 telefono zenbakia erabili daiteke. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA