Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat trafiko arazo handiak eragiten ari da N-1 errepidean, Irura parean. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripua Gasteizko narnzkoan gertatu da, bidearen 438. kilometroan.
Arratsaldeko 16:45 aldera emandako lehen oharrean, Trafiko Zuzendaritzak adierazi du errei bat itxi behar izan dutela istripuaren ondorioz. Une horretarako, ibilgailuen ilarak lau kilometroko auto-pilaketak sortuak ditu inguruko errepide sarean.
Egoerak, ordea, txarrera egin du minutuak igaro ahala. Arratsaldeko 17:00etan zabaldutako azken informazioaren arabera, errepidea guztiz itxi dute noranzko horretan.
Eskualdetik igaro behar duten gidariei kontuz ibiltzeko eta, ahal izanez gero, alternatibak bilatzeko gomendatu diete. Xehetasun gehiago edo errepidearen egoera zuzenean jarraitzeko, 011 telefonora deitzeko aukera dago.