Villabonan soilik asteazken gauean egingo dituzte lanak, 00:00etatik 05:00etara; beraz, N-1etik Gasteiz noranzkoan lareun eta berrogeitairugarren lotunera doan irteera itxita egongo da.
Lasarte-Oriatik datorrenak eta Villabonako 443. irteera hartu nahi duenak, Gasteiz noranzkoan jarraitu beharko du eta PK 441eko gasolindegiko irteera hartu Villabonara sartzeko.
05:00etatik aurrera, obrako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.
Ikaztegietan berriz, asteazkenetik ostiralera (uztailak 1etik 3ra) 20:45tik 23:59ra bitartean, N-1etik Gasteiz noranzkoan 428. lotunera doan irteera sarrera itxita egongo da.
Hortaz, Lasarte-Oriatik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 426. irteera hartu Legorretan, GI-2131 errepidetik zirkulatuz.
Bai Villabonan eta baita Ikaztegietan ere, obrak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.