Eider Mendoza diputatu nagusiak, Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuek lan bilera egin dute gaur Albizturren, bertako alkate den Iñaki Orbegozorekion, Iñaki Errazkin Bidaniako alkatearekin eta Beizamako eta Errezilgo alkateekin.
Udalerri bakoitzaren lehentasunak izan dituzte hizpide bileran, horietako bat tokiko sareko errepideetako segurtasuna eta mugikortasuna hobetzea izanik. Izan ere, adierazi dute 1,2 milioi euro inguruko inbertsioarekin, laster jarduketak egingo dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosa eta Albiztur arteko errepidean; eta bihurguneak handitzeko eta hobetzeko lanak ere egingo direla Goiatz inguruan.
Tolosa eta Albiztur batzen dituen GI-2634 errepidean egindako esku-hartzea azpimarratu dute. Bertako galtzada handituko dute (kilometro inguru). Horrez gain, ibilgailuak gurutzatzeko zailtasunak dituzten hiru bihurgune hobetuko dituzte. Era berean, azaldu dute Goiatz inguruan dagoen GI-3764 errepidean biraketa bat hobetuko dutela: galtzada bihurgunearen barrualdera zabaldu eta egokituko dute, gune horretako segurtasuna indartu asmoz. Lan hauek 997.860 euroko aurrekontua dutela jakinarazi dute, eta obrak ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran hastea aurreikusten dute, bost hilabeteko exekuzio epearekin.
Saio informatiboa Bidanian
Gaur egindako bileran, foru arduradunek adostu dute Bidaniako herritarrei zuzendutako ingormazio bat ere egitea, aurreikusitako lanen xehetasunak bertatik bertara emateko. Horrela, bide azpiegituretako eta lurralde estrategiako diputatuak eta lurralde oreka berdeko diputatuak bilera irekia eginfo dute ekainaren 30ean, asteartean, 18:00etan, Bidanian.