Zinema Karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2026ko maiatzaren 20a

Aste honetako filmak hauek izango dira: Hutsune handi bat, Mundu berri baterako ateak, La isla de Amrum, Kraken: El libro negro de las horas, Las ovejas detectives y Los Legendarios.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Maiatzak 20, asteazkena
19:00 — HUTSUNE HANDI BAT — Dokumentala — JBA — Sarrera doan

Maiatzak 23, larunbata
17:00 — MUNDU BERRI BATERAKO ATEAK — Dokumentala — JBA — Sarrera doan
19:00 — LA ISLA DE AMRUM
21:30 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS

Maiatzak 24, igandea
17:00 — LAS OVEJAS DETECTIVES — Haur zinea
19:30 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS

Maiatzak 25, astelehena
19:00 — LA ISLA DE AMRUM

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Maiatzak 23, larunbata
17:00 — LOS LEGENDARIOS
19:30 — LA ISLA DE AMRUM
22:00 — LA ISLA DE AMRUM

Maiatzak 24, igandea
17:00 — LOS LEGENDARIOS
19:30 — LA ISLA DE AMRUM

Maiatzak 25, astelehena
19:30 — LA ISLA DE AMRUM

FILMAK

HUTSUNE HANDI BAT
Alex Areizagak zuzendutako 'Hutsune handi bat' dokumentalak Gipuzkoako Zumarraga eta Urretxu herrietan 80-90 urteetan heroinak eta hiesak utzitako 115 hildakoak gogoratzen du.

MUNDU BERRI BATERAKO ATEAK
Pasa den ekainean idiek tiraka, gurdi bat abiatu zen erromesaldian Gipuzkoatik Nafarroara bidean. Gurdian Aralarko San Migel santutegiko atea zeramaten. Erromesaldi hura biltzen du dokumentalak.

LA ISLA DE AMRUM
Amrum uhartea, 1945eko udaberria. Bigarren Mundu Gerraren azken egunetan, Nanningek, 12 urteko mutikoak, beldurrik gabe egiten dio aurre itsasoari itsas txakurrak ehizatzeko asmotan, gauez ateratzen da arrantzara, eta geratu gabe zaintzen ditu Bendixen etxalde hurbileko soroak. Hainbeste itxarondako bakea iritsi ahala, ustekabeko erronkak sortuko zaizkio, eta Nanningek bere norabidea marraztu beharko du gerraosteko bizitzaren ur nahasietan zehar.

KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS
Gasteiz, 2022. Kraken ezizenez ezaguna den Unai López de Ayala kriminal inspektore eta profilatzaile ohiak dei anonimo bat jaso du, bere familiaren iraganaz zekien guztia aldatuko duena: astebete du “Libro negro de las horas” ospetsua aurkitzeko, existitzen diren 7 harribitxi bibliografikoetako bat; bestela, bere ama, duela hamarkada batzuetatik hilda zegoela uste zuena, hil egingo da.

LAS OVEJAS DETECTIVES
Gauero, artzain batek hilketa misteriotsu baten istorioa irakurtzen die ozenki bere ardiei, hauek ulertu dezaketela pentsatuz. Baina bapatean, artzaina hilda agertuko da, ardiak berehala konturatuko dira hilketa bat izan dela, eta hiltzailea nor den argitzen saiatuko dira.

LOS LEGENDARIOS
Legendarioak bere garaiko heroirik handienak ziren. Baina, madarikazio izugarri baten ondorioz, 10 urteko haur bihurtu dira! Danaël, Jadina, Gryf, Shimy eta Razziak botereak batuko dituzte Darkhell aztia garaitzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA