Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak Osakidetzak Tolosan egin asmo duen ospitale berriaren antolaketa jasotzen duen Plan Funtzionala jaso du. Mugimenduko kideek, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, "bi urtez zain egon ondoren" jaso dute dokumentua. Lehen irakurraldian, ospitale berriak eskualdeak dituen osasun beharrak ez dituela aseko azpimarratu dute.
Plan funtzionala aztertuta, "ospitale berria, bere horretan eraikitzea beharrezko ote den" zalantza dute alkateek. Asuncion Klinika publifikatu eta Osakidetzak kudeatzeren aukera ere badagoela gaineratzen du alkateek plazaratutako idatziak. Alkateen Mugimenduko kideek, azken urteetan egin duten eskaera berresten dute, "Gipuzkoako gainerako eskualdeen pareko arreta eta zerbitzuak izan behar ditu gure eskualdeak".
Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak Plan Funtzionala aztertzeko bilera egingo du ostiralean. Honen ondoren, hemendik aurrera eman beharreko urratsen berri emango duela adierazi du.