Arguedasko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Tolosaldean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 19a

Mugimendu feministak mobilizazioak antolatu ditu eskualdeko hainbat herritan, Nafarroan emakume baten heriotzagatik gizon bat atxilotu ondoren.

Indarkeria matxistak eragindako azken erailketa salatzeko protestak antolatu dituzte Tolosaldean. Joan den igandean, maiatzaren 17an, 50 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten Arguedasen. Foruzaingoak bikotekidea atxilotu du, honek hilketa aitortu ondoren, eta ikerketak zabalik jarraitzen du.

Gertaera honen aurrean, mugimendu feministak eraso matxisten aurkako deialdiak zabaldu ditu Euskal Herri osoan, eta Tolosaldeko hainbat udalerrik bat egin dute protestekin gaur eta bihar.

Mobilizazioen egutegia

Eskualdeko bost puntutan zehaztu dituzte elkarretaratzeak datozen egunetarako:

  • Anoeta: Gaur, maiatzak 19, 19:00etan, herriko plazan.
  • Asteasu: Bihar, maiatzak 20, 19:00etan, herriko plazan.
  • Berastegi: Bihar, maiatzak 20, 19:00etan, herriko plazan.
  • Villabona-Zizurkil: Bihar, maiatzak 20, 18:30ean, oinezkoen zubian.
  • Tolosa: Bihar, maiatzak 20, 19:00etan, Trianguloko plazan.

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak ere mobilizaziorako deia luzatu du. Indarkeria matxista amaitzeko borrokatzearen urgentzia azpimarratu dute. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete gaur, 19:00etan, Tolosako Triangulo plazan egingo duten kontzentraziora batzeko.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA