Herriartekoan bizirik dauden eskualdeko lau herriek etxean jokatuko dituzte final zortzirenetako joaneko lehiak

Joanes Imaz Akizu 2026ko maiatzaren 13a

Herriartekoan parte hartu duten Zizurkilgo pilotariak.

Amasa – Villabonak, Albizturrrek, Adunak eta Amezketak pasa dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako lehenengo galbahea.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, eskuzko modalitatean, asteburuan jokatuko dira final zortzirenen kanporaketako lehenengo lehiak. Amasa-Villabonak, Bergara hartuko du etxean (ostirala, 18:30); Albizturrek, Zaldibia (igandea 17:30); Adunak, Zestoa (ostirala 18:30) eta Amezketak, Azpeitia (ostirala 19:00).

Eskualdeko bi ordezkari dira dagoeneko lehiatik kanpo geratu direnak: Alegia eta Zizurkil. Aretxabaletak irabazi die txintxarriei eta aiarrek, zizurkildarrei.

Gomazko paletan, hirurak aurrera

Gomazko paleta modalitatean, eskualdeko hiru partaideek gainditu dute lehenengo kanporaketa. Alegiak, Eibarri irabazi dio, Tolosak Zumarragari eta Anoetak Errenteria utzi du kanpoan. Kasu honetan ere, asteburuan jokatuko dira final zortzirenen joaneko lehiak. Alegiak, Oiartzunen kontra jokatuko du; Tolosak, Lasarte -Oria izango du aurrean eta Anoetak, Donostia. Txintxarriek igandean (17:00) jokatuko dute, Beotibarren larunbatean (18:30) izango da jaialdia eta Anoetan, ostiral iluntzean (20:30).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA