"Txillarreko sukaldaria"-ren estreinaldia 28 Kanalean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 6a

Dokumentala ostiralean, 22:00etan, eskainiko da telebistan eta ikusgai izango da 28kanala.eus-en. 

Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek  Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua ardatz hartuta izen bereko dokumentala ere egin zuten. Pello Rubio kontakizuna da ikus-entzunezkoaren ardatza, bertan ezker abertzaleko eta alderdi sozialistako kide ezberdinek Elgoibarko Txillarre baserrian izan zituzten hizketaldien nondik-norakoak jasotzen du lan honek. 

Orain artean areto ezberdinetan eskaini dute dokumentala, ostiralean (22:00etan)  estreinatuko da telebistan.  28 Kanalean, Goierri Telebistan, Gukan, Goienan, Hamaika Telebistan eta Kanalduden aldi berean emitituko da ikus-entzunezkoa. 

Hemen duzue trailerra ikusteko aukera: 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA