Zinema karteldegia

28 Kanala 2026ko maiatzaren 6a

Aste honetako filmak hauek izango dira: Dos fiscales, Incontrolable, El diablo viste de Prada 2, David. una aventura gigante eta Kraken: El libro negro de las horas.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Maiatzak 7, osteguna
20:30 — DOS FISCALES — Zine foruma — JBAG

Maiatzak 9, larunbata
19:30 — INCONTROLABLE
21:45 — EL DIABLO VISTE DE PRADA 2

Maiatzak 10, igandea
17:00 — DAVID. UNA AVENTURA GIGANTE — Haur zinea
19:30 — EL DIABLO VISTE DE PRADA 2

Maiatzak 11, astelehena
19:00 — INCONTROLABLE

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Maiatzak 9, larunbata
19:30 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS
22:00 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS

Maiatzak 10, igandea
19:30 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS

Maiatzak 11, astelehena
19:30 — KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS

FILMAK

DOS FISCALES
Sobietar Batasuna, 1937. Erregimenak faltsuki akusatutako atxilotuen milaka gutun erre dituzte ziega batean. Hala ere, horietako bat bere helmugara iritsi da: Alexander Kornev fiskal izendatu berriaren idazmahaiera. NKVD polizia sekretuko agente ustelen biktima den presoa aurkitzeko ahalegin guztiak egingo ditu Kornevek.

INCONTROLABLE
John Davidsonen benetako istorioa. 15 urterekin Tourette sindromea diagnostikatu zioten eta bere inguruko jendeak erotzat jo zuten, bere bi sintoma nagusiak espasmoak eta irainekiko inkontinentzia diralarik. Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu behar izan zuen eta heldua zelarik, Tourette sindromea duten pertsonen aldeko kanpaina egin zuen.

EL DIABLO VISTE DE PRADA 2
Miranda Priestlyk Emily Charltonen aurka egin beharko du borroka. Emily, bere laguntzaile ohia, orain bere arerioa izatera iritsi da, eta publizitateak ematen dituen diru-sarrerengatik lehian arituko dira paperaren gainbeheraren erdian. Gainera, Miranda erretirora hurbiltzen ari da.

DAVID. UNA AVENTURA GIGANTE
Beldurrak gobernatutako erreinu batean, artzain gazte bat erraldoi bati eta haren atzean ezkutatzen den iluntasunari aurre egitera ausartuko da. Bere balioak nazio bat esnatuko du eta benetako indarra konfiantzatik datorrela erakutsiko du, ez boteretik.

KRAKEN: EL LIBRO NEGRO DE LAS HORAS
Gasteiz, 2022. Kraken ezizenez ezaguna den Unai López de Ayala kriminal inspektore eta profilatzaile ohiak dei anonimo bat jaso du, bere familiaren iraganaz zekien guztia aldatuko duena: astebete du “Libro negro de las horas” ospetsua aurkitzeko, existitzen diren 7 harribitxi bibliografikoetako bat; bestela, bere ama, duela hamarkada batzuetatik hilda zegoela uste zuena, hil egingo da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA