TOLOSA – LEIDOR ARETOA
Apirilak 30, osteguna
20:30 — MANAS — Zine foruma — JBAG
Maiatzak 1, ostirala
19:00 — NO TE OLVIDARE
Maiatzak 2, larunbata
19:30 — BOULEVARD
Maiatzak 3, igandea
17:00 — MARACUDA — Haur zinea
19:30 — BOULEVARD
Maiatzak 4, astelehena
19:00 — NO TE OLVIDARE
AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA
Maiatzak 2, larunbata
17:00 — MARACUDA
19:30 — INCONTROLABLE
22:00 — INCONTROLABLE
Maiatzak 3, igandea
17:00 — MARACUDA
19:30 — INCONTROLABLE
Maiatzak 4, astelehena
19:30 — INCONTROLABLE
FILMAK
MANAS
Marajo uhartea, Amazoniako oihana. Marcielle (Tielle) ibaiaren ertzean bizi da aitarekin, amarekin eta hiru anai-arrebekin. Amaren hitzek eraginda, ahizpa zaharrena miresten du; izan ere, ustez errealitatetik ihes egiteko aukera izan zuen, 'gizon on bat aurkitzean' eskualdea zeharkatzen duten txalupetan. Tielle heldutasunera iritsi ahala, bere ikuspegi idealizatuak apurtu egingo dira, abusuzko bi inguruneren artean harrapatuta geratuz.
NO TE OLVIDARE
Kartzelatik irten ondoren, Kenna alaba txikiarekin berriro harremanetan jartzen saiatuko da. Mundu guztia aurka izango du, alabarekin harremana duen taberna baten jabea ezik. Hurbildu ahala, iraganeko akatsei aurre egin beharko die Kennak, etorkizun itxaropentsua eraikitzeko. Colleen Hoover 'Zirkulua hautsi' liburuaren egokitzapena.
BOULEVARD
Hasley amarekin hiri berri batera bizitzera joaten denean, Lukerekin topo egingo du. Luke aura arriskutsua duen eta iragan tragiko batean nahastuta dagoen gaztea da. Bere deabruetan harrapatuta, Luke bezelako pertsonei beldurra izatea erakutsi diote Hasleyi... baina, ezinbestean, erakartzen du.
MARACUDA
Maracuda, tribu-buruzagi ezagun baten semea, aitaren espektatiben mailan egon nahi du. Baso misteriotsu batean murgilduko da bere burua proban jartzeko, eta Tink txori estralurtar magikoarekin egingo du topo. Elkarrekin abentura izugarriak biziko dituzte katagorriak, surikato maitagarriak eta baita dinosauroak ere bizi diren Harri Aroko basoan.
INCONTROLABLE
John Davidsonen benetako istorioa. 15 urterekin Tourette sindromea diagnostikatu zioten eta bere inguruko jendeak erotzat jo zuten, bere bi sintoma nagusiak espasmoak eta irainekiko inkontinentzia diralarik. Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu behar izan zuen eta heldua zelarik, Tourette sindromea duten pertsonen aldeko kanpaina egin zuen.