Basquetourrek, Euskadiko turismoaren sustapen agentziak, jasangarritasunarekin, lurralde-adimenarekin eta Euskadiko Kode Etikoarekin konprometituta dauden enpresak aitortu ditu, atzoko egunez Bilboko San Mames estadioan egin zen ekitaldian. Tolosaldeko enpresen parte-hartzea ere nabarmendu da, eskualdeko turismo-eredu arduratsuaren aldeko lana azpimarratuz.
Aurtengo edizioan, lau enpresa berrik lortu dute lehen aldiz ziurtagiria: Alegiako Egurre rokodromoa, Tolosako Oria Hotela, Tolosa Iparra Taproom eta Jo Topaguneari hain zuzen ere. Tolosaldeko turismo sektorearen eskaintza zabal eta berritzailearen erakusle ere badirelako.
Horrez gain, Euskadiko Kode Etikoarekiko konpromisoa berritu duten beste zazpi enpresek ere jaso dute euren aitortza: Alkizako Fagus interpretazio zentroa, Berrobiko Iriarte jatetxea, Orexako Ostatua, Rafa Gorrotxategi, Topic Museoa, Ur Mara Museoa eta Tolosaldeko turismo bulegoak.
Aitortza hau jaso duten enpresez gain, gaur egun 32 enpresek parte hartzen dute programan Tolosaldean, eta 2026an zehar enpresa berriak atxikitzeko aukera zabalik dago. Interesa duten eragileek garmendia@tolosaldea.eus helbidera idatz dezakete informazio gehiago jasotzeko.