TOLOSA – LEIDOR ARETOA
Apirilak 1, asteazkena
20:30 —MARTY SUPREME— Zine foruma — JBAG
Apirilak 2, osteguna
19:30 —EL MAGO DE KREMLIN
Apirilak 3, ostirala
17:00 — 200% WOLF PEQUEÑO GRAN LOBO — Haur zinea
19:30 —ALTAS CAPACIDADES
Apirilak 4, larunbata
19:00 — AMARGA NAVIDAD
21:00 — AGUILAS DE EL CAIRO
Apirilak 5, igandea
17:00 — NINJA LAUKIDUNA. SORRERA — Haur zinea
19:30 — AMARGA NAVIDAD
Apirilak 6, astelehena
19:00 — AGUILAS DE EL CAIRO
AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA
Apirilak 5, igandea
19:30 —AGENTE SECRETO
Apirilak 6, astelehena
19:30 — AGENTE SECRETO
Apirilak 7, asteartea
19:30 — AGENTE SECRETO
FILMAK
MARTY SUPREME
Marty Mauser gazte arduragabea anbizio neurrigabearekin dabil ping pongean jokatzen, eta edozer egiteko prest dago bere ametsa betetzeko. Besteak beste, Carol Dunne zinema izarraren laguntzaz, mundu osoari erakutsi nahi dio bere handitasuna.
EL MAGO DE KREMLIN
90eko hamarkadako kaos postsobietarraren erdian, Vadim Baranov gaztea bere ibilbidea jorratzen hasiko da artista eta telebistako ekoizle gisa. Bere hitz-jarioak eta goi-mailako jendearekin dituen loturak etorkizun bikaina duen KGBko agente baten aholkulari bilakatuko dute: Vladimir Putin.
200% WOLF PEQUEÑO GRAN LOBO
Freddy Lupin misio berri batekin itzuli da. Egia bihurtuko zenik sekula pentsatu ez zuen desioa eskatu ondoren, azkenean otso handi bihurtzeko ahalmena jasoko du txakur taldearen oinordeko gazteak. Baina prezioa ordaindu beharko du: Moopoo lagun berriaren bizitza.
ALTAS CAPACIDADES
Alicia eta Gonzalo klase ertaineko bikoteak Fer semea eliteko eskola laiko batean matrikulatzeko aukera dute. Gurasoentzat, goi-klasean muturra sartzea easn nahi du honek, baina semeagatik egiten dutela esaten dute. Ordura arte ezinezkotzat jotzen zutena egingo dute beraien nahiak betetzeko.
AMARGA NAVIDAD
Elsa publizitate-zuzendaria da, eta haren ama abenduko zubi batean hil da. Gelditu gabe ari da lanean bertan aurkitu baitu babesa eta, ondorioz, ez dio bere buruari dolua gordetzeko behar adina denbora eman. Halako batean, ordea, gelditu eta atseden hartzera behartuko du izu-krisi batek.
AGUILAS DE EL CAIRO
George Fahmy, Egiptoko aktore maitatuena, film bateko protagonista izatera behartuko dute Egiptoko agintari gorenek. Gogo txarrez onartuta, paper horrek herrialdeko pertsona boteretsuenen taldean sartzeko ateak irekiko dio.
NINJA LAUKIDUNA. SORRERA
Nerabe batek errutina erabat aldatu beharko du arazoak eragiten dizkion harroputz batekin topo egiten duenean. Ondorioz, bere beldurrei aurre egin beharko die. Ninja lagunak, kezkatuta, bere burua defendatzera eta bere buruarenganako konfiantza berreskuratzera bultzatuko du.
AGENTE SECRETO
Brasilgo diktadura militarraren garaian, bere iragan zalapartatsutik ihesi dabil Marcelo irakaslea, eta Recife hirira itzultzea erabaki du bizitza berri bat eraikitze eta semearekin topo egite asmotan. Baina segituan konturatuko da hiria ez dela bilatzen duen babeslekua, gobernu-indarrak eta heriotza-mehatxuak gainean dituela.