Asteburuari begira

Zinema Karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2026ko martxoaren 25a

Aste honetako filmak hauek dira: A bout de souffle, Islas, El último vikingo, Hoppers, Chrip Honey Hillseko ikertzailea eta Cumbres Borrascosas.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Martxoak 26, osteguna
20:30 —A BOUT DE SOUFFLE — Zine foruma — JBAG

Martxoak 28, larunbata
19:00 — ISLAS
21:00 — EL ÚLTIMO VIKINGO

Martxoak 29, igandea
17:00 — HOPPERS — Haur zinea
19:30 — ISLAS

Martxoak 30, astelehena
19:00 — EL ÚLTIMO VIKINGO

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Martxoak 28, larunbata
17:00 —CHRIP, HONEY HILSEKO IKERTZAILEA
19:30 —CUMBRES BORRASCOSAS
22:00 —CUMBRES BORRASCOSAS

Otsailak 29, igandea
17:00 —CHRIP, HONEY HILSEKO IKERTZAILEA
19:30 —CUMBRES BORRASCOSAS

Martxoak 30, astelehena
19:30 — CUMBRES BORRASCOSAS

FILMAK

A BOUT DE SOUFFLE
Michel gaizkile bat da, eta Marseillan auto bat lapurtu ostean, Parisera abiatu da zor zaion diru bat kobratzeko eta bere lagun estatubatuar Patriciarekin elkartzeko.

ISLAS
Paradise Hotelak iragan ospetsua eta oparoa bizi izan zuen, orain berriz, gainbeherara etorritako leku dekadente eta zaharkitua da, izan zenaren oroitzapenik ia geratzen ez zaiona. Bere langile eta bezero urriak apatia eta desengainu sakonean murgilduta bizi diren bitartean, pelikulako bi protagonisten iraganak eta etorkizunak bat egingo dute.

EL ÚLTIMO VIKINGO
Anker espetxetik atera da, lapurretagatik hamabost urteko zigorra bete ostean. Lapurretako dirua bere anaia Manfredek lurperatu zuen eta berak bakarrik daki non dagoen. Zoritxarrez, ordutik, Manfredek buruko gaixotasun bat garatu du, eta dena ahaztu du.

HOPPERS
Mabel gazteak bere adimena robot kastore batera transferi dezake animalien erreinuan infiltratzeko. Honela, errege-kastore baten, Jorge erregearen, laguna egingo da, eta animaliak elkartuko ditu etxegintza-sustatzaile baten planen aurka borrokatzeko.

CHRIP, HONEY HILSEKO IKERTZAILEA
Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baitute Urrezko Erlauntza ezaguna, hiriko zortearen lekukoa. Baina festaren aurretik, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.

CUMBRES BORRASCOSAS
Heathcliff eta Catherine Earnshaw-en arteko harreman bizi eta erromantikoa kontatzen du filmak, Yorkshire konderri ingeleseko eremuetan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA