Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2026ko martxoaren 18a

Aste honetako filmak hauek izango dira: Nouvelle Vague, El agente secreto, Chrip Honey Hilseko ikertzailea, Línea de extinción, Como cabras eta Tres adioses.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Martxoak 19, osteguna
20:30 —NOUVELLE VAGUE — Zine foruma — JBAG

Martxoak 21, larunbata
19:30 — EL AGENTE SECRETO
21:00 — EL AGENTE SECRETO

Martxoak 22, igandea
17:00 — CHRIP, HONEY HILSEKO IKERTZAILEA— Haur zinea
19:30 — LINEA DE EXTINCIÓN

Martxoak 23, astelehena
19:00 — EL AGENTE SECRETO

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Martxoak 21, larunbata
17:00 —COMO CABRAS
19:30 —TRES ADIOSES
22:00 —TRES ADIOSES

Otsailak 22, igandea
17:00 — COMO CABRAS
19:30 — TRES ADIOSES

Martxoak 23, astelehena
19:30 — TRES ADIOSES

FILMAK

NOUVELLE VAGUE
Filmak ardatz hartzen du 1959ko Jean-Luc Gordarden “Al final de la escapada” film berritzailearen ekoizpena, eta “Nouvelle Vague” izeneko mugimendu zinematografiko frantziarraren sorreraren atzean dagoen istorioa kontatzen du.

EL AGENTE SECRETO
Brasilgo diktadura militarraren garaian, bere iragan zalapartatsutik ihesi dabil Marcelo irakaslea, eta Recife hirira itzultzea erabaki du bizitza berri bat eraikitze eta semearekin topo egite asmotan. Baina segituan konturatuko da hiria ez dela bilatzen duen babeslekua, gobernu-indarrak eta heriotza-mehatxuak gainean dituela.

CHRIP, HONEY HILSEKO IKERTZAILEA
Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baitute Urrezko Erlauntza ezaguna, hiriko zortearen lekukoa. Baina festaren aurretik, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.

LINEA DE EXTINCIÓN
Gizarteari geratzen zaion leku bizigarri bakarra mendi garaietan dago, 2500 metrotik gora. 2500 metro horietatik behera duela hiru urte baina gutxiago gizakien %95 suntsitu zuten izakiak bizi dira. Seme txikiaren bizia salbatu asmotan, aita bat “La linea” azpira barneratuko da, zientzialari eta neska gazte batekin.

COMO CABRAS
Will amets handiak dituen ahuntz txiki bat da, eta aukera paregabea sortu zaio Rugebolean profesionalekin jokatzeko. Kontaktuko kirola da Rugebola, intentsitate handikoa, mistoa eta munduko animaliarik azkarrenek eta basatienek menderatzen dute.

TRES ADIOSES
Garrantzirik gabeko eztabaida zirudienak, Marta eta Antonioren banatzea ekarri du. Anotnio, etorkizun handiko sukaldaria, sukaldean babestuko da, Marta aldiz, isiltasunean. Baina tristura baina zerbait gehiago somatzen hasiko da: gosea galduko du. Atzean osasun arazo bat dagoela konturatzeak bere bizitzan aldaketa bat eragingo du: gosea itzuliko zaio, musikaz inoiz ez bezala gozatuko du eta desioak beldurrik gabe bizitzeko gogoa piztuko dio.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA