Jasangarritasun Departamentuak adierazi du bidegorriak betetzen dituela seinaleztapenari eta irisgarritasunari buruz indarrean dauden arau guztiak

Erredakzioa 2026ko otsailaren 3a

Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatua ezkerrean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriaren azpiegiturak indarrean dagoen araudia betetzen duela jakinarazi nahi izan die herritarrei. 

Amasa-Villabonako EAJ-PNV udal-alderdiak atzo egindako adierazpenen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak komunikatua zabaldu du. Bertan  herritarrei jakinarazi nahi die "Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriaren azpiegitura indarreko araudi tekniko eta legalaren arabera diseinatu, gauzatu eta baliozkotu dela".  

Jasangarritasun Departamenduak araudiaren araberako seinaleztapena betetzen duela nabarmendu du, "Bidegorriak seinaleztapen horizontala du, zirkulazioaren trazadura eta noranzkoa markatzen duten lerro etenen bidez. EAJk, N-1aren gaineko zubiak duen segurtasuna jarri du zalantzan, honen aurrean, eskaileretara sartu aurretik  ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ohartarazpen-banda podotaktikoak dituela azpimarraten du Aldundiko Jasangarritasun Departamenduak.

Irisgarritasunari dagokionean, eskailerek arauak betetzen dituztela dio Aldundiak eta elementu bertikal gehiago jartzerik ez dagoela gehitzen du.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA