TOLOSA – LEIDOR ARETOA
Urtarrilak 29, osteguna
20:30 — KONTINENTAL 25 – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )
Urtarrilak 31, larunbata
19:30 — RENTAL FAMILY (FAMILIA DE ALQUILER)
Otsailak 1, igandea
17:00 — OILASKOERBIA ETA MARMOTAREN SEKRETUA (Haur zinea)
19:00 — IDOLOS
Otsailak 2, astelehena
19:00 — RENTAL FAMILY (FAMILIA DE ALQUILER) – (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)
PELIKULAK
KONTINENTAL 25
Orsolya Cluj herriko aguazila da, Transilvaniako hiri nagusia. Egun batean, eraikin bateko sooan bizi den etxegabe bat botatzea egokituko zaio eta gertaera honek krisi moral bat sortuko dio, eta ahalik eta egokien konpontzen saiatuko da.
RENTAL FAMILY (FAMILIA DE ALQUILER)
Tokion girotutako filma. Aktore estatubatuar batek bere buruari jarri dizkion helburuak bete nahian dabil, ezohiko lan bat lortu arte: Japoniako “alokairu-familien” agentzia batentzat lan egitea.
OILASKOERBIA ETA MARMOTAREN SEKRETUA
Iraganeko sekretu bat argitara atera da eta Oilaskoerbi eta bere lagunak abentura epiko batean murgilduko dira marmota misteriotsu baten bila, honek iragana aldatzeko eta agian, bere espeziea salbatzeko ahalmena baitu. Baina ez dira bakarrik egongo, laster konturatuko dira ez direla marmotaren magiaz jabetu diren bakarrak.
IDOLOS
Edu moto-pilotu gazte oldarkorra da eta inork ez du konfiantzarik beregan, Elik, Asoar Team taldeko burua Moto2n, aukera bat eskainiko dio, baina moto-pilotoari bere aitak, Antonio Belardik, entrenatu beharko du. Eduk gorroto du aita, abandonatu egin baitzion umetan, baina badaki berarekin bakarrik lortu dezakeela bere ametsa. Aitak eskatzen dion prestaketa-kontrol zorrotzetara makurtu beharko da eta horren barruan, maitasuna alde batera uztea sartzen da.