TOLOSA – LEIDOR ARETOA
Urtarrilak 22, osteguna
20:30 — LOS TIGRES – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa)
Urtarrilak 24, larunbata
19:30 — SONG SUNG BLUE: CANCIÓN PARA DOS
Urtarrilak 25, igandea
17:00 — SKETCH. CUIDADO CON LO QUE DIBUJAS (Haur zinea)
19:00 — EL MÉDICO 2
Urtarrilak 26, astelehena
19:00 — SONG SUNG BLUE: CANCIÓN PARA DOS – (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)
AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA
Urtarrilak 24, larunbata
19:30 — SPRINGSTEEN: DELIVER ME FROM NOWHERE
22:00 — SPRINGSTEEN: DELIVER ME FROM NOWHERE
Urtarrilak 26, astelehena
19:30 — SPRINGSTEEN: DELIVER ME FROM NOWHERE
FILMAK
LOS TIGRES
Antonio eta Estrella anai-arrebak dira. Aita urpekaria zen, haiek bezala. Bizitza osoa daramate itsasoan. Etorkizun ilun eta korapilatsua datorkie gainera, baina egoera eraldatuko zaie petrolio-ontzi batean kokaina aurkitzen dutenean. Antoniok ez du beste aukerarik ikusten, Estrella arrebak aldiz kotrakoa. Beti bezala.
SONG SUNG BLUE: CANCIÓN PARA DOS
Benetako istorio batean oinarrituta dago filma, eta zorte gutxiko bi musikariren istorioa kontatzen du. Neil Diamonden omenezko banda bat osatzeari ekingo diote bi musikarik, bidean maitasuna aurkitzeko eta ametsak betetzeko ez dela beranduegi erakutsiz.
SKETCH. CUIDADO CON LO QUE DIBUJAS
Neskatila baten marrazki bitxiak bizidun blakatu dira, eta kaos arrastoak utziz dabiltza. Dolua iragaten ari den familia batek aurre egin beharko die marrazki hauei.
EL MÉDICO 2
Rob Cole medikuak eta bere familiak Madrazatik (Iran) ihes egin behar dute, eta medikuntza-ikasleekin mendebalderantz joan. Londresera iristean ohartuko dira musulmanek eta juduek debekatuta dutela hirian sartzea, eta ezin dutela mediku gisa jardun.
SPRINGSTEEN: DELIVER ME FROM NOWHERE
“The Boss”en istorioa kontatzen du filmak, mundu mailako ospearen hastapenetan aurkitzen da musikaria, arrakastaren presioak eta bere iraganeko mamuak adiskidetu nahian. New Jerseyko bere gelan dagoen lau pistako kasete zahar batean grabatu dute “Nebraska” eta honek bere bizitzako garai garrantzitsu bat islatuko du.