Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2026ko urtarrilaren 14a

Aste honetan Valor sentimental, Abuela tremenda, Rondallas eta Tras la huella Noruega filmak ikusteko aukera egongo da.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Urtarrilak 15, osteguna
20:30 — VALOR SENTIMENTAL – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Urtarrilak 18, igandea
17:00 — ABUELA TREMENDA (Haur zinea)
19:30 — RONDALLAS

Urtarrilak 19, astelehena
19:00 — RONDALLAS – (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

Urtarrilak 21, asteazkena
19:00 — TRAS LA HUELLA NORUEGA – Sarrera doan – JBAG

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Urtarrilak 17, larunbata
19:30 — RONDALLAS
22:00 — RONDALLAS

Urtarrilak 18, igandea
19:30 — RONDALLAS

Urtarrilak 19, astelehena
19:30 — RONDALLAS

FILMAK

VALOR SENTIMENTAL
Ama hil ondoren aitarekin elkartu beharko dute berriz Nora eta Agnes ahizpek. Gustav Borg, aita, eskarmentu handiko zinema-zuzendari ospetsua da eta elkartzean Norari, antzerki-aktorea den alabari, paper bat eskainiko dio hurrengo filmean. Norak baztertu egingo du, beraz aitak Hollywoodeko izar gazte eta gogotsu bati eskainiko dio papera.

RONDALLAS
Galiziako marinel-herri txiki bat astindu zuen arrantza-ontzi baten hondoratze tragikotik bi urtera, herritarek erabaki dute badela garaia ilusioa berreskuratzeko eta dolua atzean uzteko. Horretarako, “Rondalla” jarriko dute martxan: haurrek eta zaharrek parte hartzen duten musika tradizonal talde bat.

ABUELA TREMENDA
Toñi ez da edonolako amona. Zurrunbilo bat da, beti istiluetan sartzen den arima libre bat, eta bere alaba Danielari buruko min ugari sortzen dizkiona. Alexia bilobak aldiz ikaragarri maite du eta horregatik, Daniela Alexiarekin enpresako landa-erretiro batera joaten duenean, Toñik ez du zalatzarik egingo: bere karabanarekin joango da, bilobarekin denbora pasatzeko.

TRAS LA HUELLA NORUEGA
1906ko udan iritsi zen Tolosara Hafdan Magnus Mustad norvegiarra, eta haren etorrerak herriko bizitza ez ezik, kirolaren historia ere aldatu zuen. Mustadek bere fabrika bertan kokatzea erabaki zuen, eta hara lanera etorritako norvegiarren ekipajean egurrezko eskiak zeuden. Isaac Lopez Mendizabal bezalako tolosarrek norvegiarrak lehen aldiz eskiatzen ikusi zituztenean, beraiek ere horren parte izan behar zutela erabaki zuten. Hala, norvegiarrak eta euskaldunak elkartuta, Espainiako lehen eski-kluba sortu zuten, Ski Club Tolosano, gaur egun arteko ibilbidea markatu duten hainbat mugarrietan lehena.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA