2026ko T2T mendi lasterketak berrikuntza esanguratsua izango du. Urtero moduan, urtarrilaren 7an, 20:00etan, irekiko da proban izena emateko aukera eta astebetez luzatuko da, urtarrilaren14an gaueko 23:59an bukatuko da inskribatzeko aukera. Kronoak.eus webgunea erabili beharko da tramitazioa egiteko. Denbora tarte horretan izena ematen dutenen artean, dortsalak banatzeko zozketa egingo da. Antolatzaileek proban parte hartzeko aukera izango duten kirolarien izen abizenak sare sozialen bidez jakinaraziko dituzte. Zortedun horiei antolatzaileek jakinaraziko diete izen ematea nola burutu.
T3T maratoiari dagokionean, dortsalak beti bezala salduko dira, izena ematen den ordenaren arabera.