Urte berri egunean, urtarrilaren 1ean, goizeko 11:00etan irekiko da Tolosaldea Ultra Trail Erronkan izena emateko aukera. Ultra modalitatean parte hartzeko 350 dortsal jarriko dira eskura, errelebokako modalitaterako 50. Dortsalak agurutz gero, itxaron zerrenda irekiko da, izen-emate ordenaren arabera. Prezioei dagokionean, izena apirilaren 1a baino lehen ematen duenak 80 euro ordaindu beharko ditu, hortik aurrera eginez gero 90.
Alegian kokatuko dira Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren bigarren edizioaren irteera eta helmuga puntuak. Kasu honetan, ibilbideak 81 kilometro izango ditu, 4 900 metroko desnibel positiboa.