asteburuari begira

Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2025eko abenduaren 17a

Aste honetan Urchin, Núrenberg, Blue Moon, Olivia y el terremoto invisible, Agárralo como puedas, Tigre galdua eta La voz de Hind pelikulak eskainiko dira.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Abenduak 18, osteguna
20:30 — URCHIN – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Abenduak 20, larunbata
19:00 — NÚRENBERG
22:00 — BLUE MOON

Abenduak 21, igandea
17:00 — OLIVIA Y EL TERREMOTO INVISIBLE (Haur zinea)
19:30 — NÚRENBERG

Abenduak 22, astelehena
19:00 — BLUE MOON – (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

Abenduak 23, asteartea
20:30 — AGÁRRALO COMO PUEDAS – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa ) 

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Abenduak 13, larunbata
17:00 — TIGRE GALDUA
19:30 — LA VOZ DE HIND
22:00 — LA VOZ DE HIND

Abenduak 14, igandea
17:00 — TIGRE GALDUA
19:30 — LA VOZ DE HIND

Abenduak 15, astelehena
17:00 — TIGRE GALDUA
19:30 — LA VOZ DE HIND

PELIKULAK

URCHIN
Bizirauteko borrokan dabil Mike, etxerik gabeko gaztea, iraganari aurre egin, eta bere egoerari irtenbidea bilatzen dion bitartean. Bere burua aurkitzeko ibilbidean murgildu ahala, ustekabeko aukera sortuko zaio, hasiera berri bat markatuko diona.

NÚREMBERG
II. Mundu Gerra amaitu ondoren, Nurenbergen epaiketa erabakigarria burutzera doa nazien erregimenaren aurka. Douglas Kelley psikiatra estatubatuarrak, preso naziak gerra-krimenengatik epaitzeko gai diren zehazteko arudura du, baina bitartean, Herman Göringekin, Hitlerren laguntzaile sutsua, borroka konplexu batean murgilduta dago.

BLUE MOON
Lorentz Hart letrista ospetsuak bere autoestima kaltetuari aurre egin beharrean dago. Bitartean, lagun Richar Rodgersek sortu duen “Oklahoma!” musikal arrakastasuaren inaugurazio gaua ospatzen dabil. Gaua amaitu baino lehen, Hartek bere talentua baloratzen ez duen munduari aurre egin beharko dio.

OLIVIA Y EL TERREMOTO INVISIBLE
Olivia, bere anai txikia Tim eta bere ama Ingrid etxetik bota dituzte, eta hutsetik hasi behar izan dute beste auzo batean. Egoera konpontzeko Ingrid malabareak egiten dabil, Oliviak berriz, fantasia batean barneratu da bere anaia eta bera babesteko: bizi duten guztia ez da erreala, film bat filmatzen ari dira.

AGÁRRALO COMO PUEDAS
Frank Derbin Jr. Teniente baldarrak enpresaburu teknologiko bati lotutako hilketa bat argitu nahi du. Ikertzen ari den bitartean, bere polizia-unitatea ixteko arriskuan dago. Krimen-idazle baten laguntzarekin, Frank egoera zentzugabe bezain lehergarrietan sartuko da.

LA VOZ DE HIND
Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek karrialdi deia jaso dute. Sei urteko neskatu bat sutan dagoen auto batean harrapatuta geratu da Gazan eta erreskatatua izateko erregutzen ari da. Harekin telefono bidezko harremana izaten saiatzen diren bitartean, ahal duten guztia egingo dute anbulantzia bat bidaltzeko.

TIGRE GALDUA
Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu du Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten ametsak izan ondoren, abentura epiko batean murgilduko da, bere arbasoekin konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA