asteburuari begira

Zinema karteldegia

Erredakzioa 2025eko abenduaren 4a

The Mastermind, The Running Man, La voz de Hind, Tigre galdua, Akelarre: marearen kontra, Los Tigres eta Super Charlie izango dira asteburuan eskainiko diren filmak.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Abenduak 4, osteguna
20:30 — THE MASTERMIND – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Abenduak 6, larunbata
19:00 — THE RUNNING MAN
22:00 — LA VOZ DE HIND

Abenduak 7, igandea
17:00 — TIGRE GALDUA (Haur zinea)
19:30 — LA VOZ DE HIND

Abenduak 8, astelehena
19:00 — THE RUNNING MAN – (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

Abenduak 10, asteazkena
19:00 — AKELARRE: MAREAREN KONTRA – Sarrera doan – JBAG

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Abenduak 6, larunbata
19:30 — LOS TIGRES
22:00 — LOS TIGRES

Abenduak 7, igandea
17:00 — SUPER CHARLIE
19:30 — LOS TIGRES

Abenduak 8, astelehena
17:00 — SUPER CHARLIE
19:30 — LOS TIGRES

Abenduak 9, asteartea
19:30 — LOS TIGRES (Ikuslearen eguna)

PELIKULAK

THE MASTERMIND
Massachusettseko txoko lasai batean bizi da JB Mooney, langabezian dagoen arotza. Baina bere bizitza erabat aldatuko daarte lapur bihurtzean eta lapurreta ausarta antolatzean.

THE RUNNING MAN
Etorkizun hurbileko gizarte batean, The Running Man da telebistan ikus-entzule gehien dituen saioa. Lehiaketa honek, lehiakideak, Runners izenekoak, hiltzaile profesionalei ihes egin behar die 30 egunez.

LA VOZ DE HIND
Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek karrialdi deia jaso dute. Sei urteko neskatu bat sutan dagoen auto batean harrapatuta geratu da Gazan eta erreskatatua izateko erregutzen ari da. Harekin telefono bidezko harremana izaten saiatzen diren bitartean, ahal duten guztia egingo dute anbulantzia bat bidaltzeko.

TIGRE GALDUA
Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu du Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten ametsak izan ondoren, abentura epiko batean murgilduko da, bere arbasoekin konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.

AKELARRE: MAREAREN KONTRA
Akelarre musika taldeak eta bere jarraitzaileak musikarekiko duten pasioa elkartzen ditu “Akelarre: mareren kontra” dokumentalak.

LOS TIGRES
Antonio eta Estrella anai-arrebak dira. Aita urpekaria zen, haiek bezala. Bizitza osoa daramate itsasoan. Etorkizun ilun eta korapilatsua datorkie gainera, baina egoera eraldatuko zaie petrolio-ontzi batean kokaina aurkitzen dutenean. Antoniok ez du beste aukerarik ikusten, Estrella arrebak aldiz kotrakoa. Beti bezala.

SUPER CHARLIE
Willek hamar urte ditu, eta superheroi izan eta aita poliziarekin kriminalak akabatzearekin amestu du beti. Baina ametsa zapuztu egingo zaio anaia txikia (Charlie) jaiotzean; arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ohartuko baita Will.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA