asteburuari begira

Zinema karteldegia

Erredakzioa 2025eko azaroaren 26a

Aste honetan Léolo, Super Charlie, Ahora me ves 3 eta Acosada filmak eskainiko dira.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Azaroak 27, osteguna
20:30 — LÉOLO (1992) – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Azaroak 29, larunbata
17:00 — SUPER CHARLIE
19:00 — AHORA ME VES 3

Abenduak 1, astelehena
19:00 — AHORA ME VES 3 (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Azaroak 29, larunbata
19:30 — ACOSADA
22:00 — ACOSADA

Abenduak 1, astelehena
19:30 — ACOSADA (Ikuslearen eguna)

 

PELIKULAK

LÉOLO (1992)
Montrealeko auzo xume batean bizi da Léo Lauzon, bizimodu miserable batean harrapatuta. Gauero, ihes egiten saiatzen da oroitzapaenen, ametsen eta bere irudimen izugarriaren bidez, biana fantasiak eten egiten zaizkio bere familiaren errealitate gordinagatik.

SUPER CHARLIE
Willek hamar urte ditu, eta superheroi izan eta aita poliziarekin kriminalak akabatzearekin amestu du beti. Baina ametsa zapuztu egingo zaio anaia txikia (Charlie) jaiotzean; arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ohartuko baita Will.

AHORA ME VES 3
“Ahora me ves” frankiziaren hirugarren atala. Ilusionista-belaunaldi berri batekin itzuli dira Lau Jineteak. Aparteko abentura honetan, sekulako jira-birak, ustekabe harrigarriak eta pantaila handian sekula ikusi ez diren magia trukoak gertatuko dira.

ACOSADA
Julien eta Marie familia zoriontsua eta bikote sendoa dira, Anaëlle, Julienen bikotekide ohia, harekin harremanetan jartzen den egunera arte. Jeloskorkeriak itsututa, Mariek, maitasun harremana hasiko du Thomasekin, bere nagusi berriarekin. Honela, espiral arriskutsu batean sartuko da, eta bere harremana baina zerbait gehiago jarriko ditu arriskuan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA