Aprobetxatu deskontuak modu arrazionalean. Beheratuta dagoen guztia ez da beharrezkoa, eta gaur nahi duzun guztia ere ez duzu bihar gozatuko. Aberasgarriena da buruarekin aukeratzea, zure bizitzari benetan ekarpena zerk egiten dion baloratzea eta unean uneko ilusioak bultzatuta ahal edo nahi duzuna baino gehiago ez gastatzea.
Erosketak planifikatzea da kontsumo konpultsiboaren aurkako antidotorik onena. Egin zerrenda bat, markatu zure lehentasunak eta jarri mugak. Izan ere, zuk erabakitzen duzunean, erosketa zurea da; baina pentsatu gabe erabakitzen duzunean, erosketak zu kontrolatzen zaitu.
Eta ez ahaztu oinarrizkoena: eskatu, berrikusi eta gorde beti zure erosketa-tiketa. Hori da kontsumitzaile gisa duzun bermea, segurtasuna eta eskubidea. Tiketa gordetzea oso ekintza sinplea da, baina aldea marka dezake edozein arazo sortuz gero.
Black Friday honetan, erosterakoan, ez ezazu saldu zure burua.