asteburuari begira

Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2025eko azaroaren 19a

Aste honetan eskainiko diren filmak Black Dog, Bugonia, La larga marcha eta Gaua izango dira.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Azaroak 20, osteguna
20:30 — BLACK DOG – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Azaroak 22, larunbata
19:00 — BUGONIA
21:30 — LA LARGA MARCHA

Azaroak 23, igandea
19:30 — LA LARGA MARCHA

Azaroak 24, astelehena
19:00 — BUGONIA (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Azaroak 15, larunbata
19:30 — GAUA
22:00 — GAUA

Azaroak 16, igandea
19:30 — GAUA

Azaroak 17, astelehena
19:30 — GAUA (Ikuslearen eguna)

FILMAK

BLACK DOG
Txinako iparraldean dagoen Gobi basamortuaren inguruan kokatzen da Langen jaioterria. Hau kartzeletik atera berri da eta hirira itzuli da, baina, mamu-hiri batekin aurkitu da. Bertan, zakur beltz babesgabe batekin topatuko da eta berarekin joango da bere etxea izan zena bixitatzera.

BUGONIA
Bi gazte konspiranoikok konpainia handi bateko presidentea bahitu dute, lurra suntsitu nahi duen estralurtarra dela uste baitute. “Save the Green Planet” film korearraren remakea.

LA LARGA MARCHA
Etorkizun distopiko batean, ehun gaztetxok “ibiladi luzea” izenez ezagutzen den norgehiagoka basati batean parte hartu dute. Oinez ibili behar dute geratu gabe, eta gelditu edo martxaren abiadura murrizten badute hil egiten dituzte. Batek bakarrik biziraungo du norgehiagoka.

GAUA
Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza garaian, senarrarengandik ihesi dabil Kattalin. Basoan galduta dagoela hiru emakumerekin egingo du topo, eta ibai ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatuko dituzte. Kattalinen harridurarako, istorio hauen parte bihurtuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA