UTT Erronkaren antolakuntza taldeak dagoeneko zehaztu du probaren bigarren edizioaren data: 2026ko uztailaren 4. Aurten irailaren 13an egin da proba hau, hurrengoa udaran egingo da, "ohore handia da gure lasterketa euskal trail munduarentzat hain esanguratsua den data batean ospatzea" nabarmendu dute antolatzaileek sare sozialetan. Ehunmilaken antolatzaileei beren laguntza eta ulermena ere eskertu nahi izan diete. 2026an ez da Beasainen hasi eta bukatzen den ultra trail-a egingo.
Alegian hasi eta bukatuko da kasu honetan lasterketa, lehen edizioa Irura egin zen eta orduan ere, antolatzaileek nabarmendu zuten irteera eta helmuga herriz-herri aldatzen joateko asmoa.
Ibilbideari dagokionean, lehen edizioan baino hiru herri gehiagotatik pasako da proba, denera eskualdeko 11 herri zeharkatuko dituzte kirolariek. Bigarren edizio honetan Euskadiko Ultra Txapelketa ere jokatuko da.
UTT Erronkak lau modalitate izango ditu, bikoteka; emakumezkoena, gizonezkoena eta mistoa eta bestetik bakarkakoa.