Ekainaren 14an egingo dira T2T eta T3T

Joanes Imaz Akizu 2025eko azaroaren 6a

T2T eta T3T mendi lasterketen antolakuntzak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, 2026ko ekainaren 14an, igandea, egingo dira mendi lasterketak. Ohiko moduan, urtarrilaren 7an. iluntzeko 20:00etatik aurrera izango da bi lasterketetan izena emateko aukera. 2026ko edizioan Kluben arteko Lerroko Mendi lasterketen Euskadiko Txapelketa jokatuko da T3Tn. Azken edizioan, ekaitzaren ondorioek baldintzatuta, ibilbideak laburtuta egin behar izan zen.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA