Zozketak

[ZOZKETA] Errigorak eskainitako saskia

Oinatz Martinez Iturrioz 2025eko azaroaren 5a

28 Kanalak, Errigorak eskainitako saski berdea zozketatuko du. Sartu 28 Kanala aplikazioan eta parte hartu. 

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-udaberriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu.

Lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA