N-1a itxi egingo dute gauez, Irura eta Villabona artean

Joanes Imaz Akizu 2025ko urr. 24a, 13:17

Irura eta Amasa-Villabona lotuko dituen bidegorriaren pasabidea hormigoiztatzeko lanak egiteko egingo da mozketa. 

Irura eta Amasa-Villabona artean eraikitzen ari diren bidegorriko zubi berria hormigoiztatzeko lanak direla eta gaur gaueko 22:00etatik bihar goizeko 6:00etara erabat moztuko da N-1 errepidea. Trafikoa bi norazkoetan etengo da eta ordezko bide gisa, autobidearen paraleloan dauden industriaguneetatik bideratuko dira ibilgailuak.  

Gasteizerako noranzkoa hormigoiztatze lanak bukatutakoan irekiko da eta Donostiarakoa berriz, ainguraketa lanak amaitutakoan irekiko dute. 

 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA